Jueves, 14 diciembre 2017
Inicio » Información » Kontserbatorioko Guraso Elkartearekiko zuen laguntza eskertu nahi dizuegu.

Kontserbatorioko Guraso Elkartearekiko zuen laguntza eskertu nahi dizuegu.

Guraso agurgarriak:

Lehenik eta behin, Kontserbatorioko Guraso Elkartearekiko zuen laguntza eskertu nahi dizuegu.

2016/17 ikasturtean zehar laguntza eman diegu   kontserbatorioko irakasleei musikarekin zerikusia daukaten eta kontserbatorioko ikasleen partehartzea sustatzen duten ekimenak aurrera joan daitezen.

Zuen laguntzaren bitartez, Guraso Elkarteak honako ekitaldi hauetan laguntza eman izana ahalbidetu duzue: “Flauta Topaketa 2017”, “Pianoaz Blai” (maiatzaren 13an), “Brass Eguna 2017” (martxoaren 23an), “J.C. de Arriaga VI Gitarra lehiaketa musikari gazteentzat”(maiatzaren 28an) eta Gitarra Topaketa (maiatzaren 20an), non Euskal Herriko musika eskolak eta kontserbatorioak bilduko diren.

Zuek, zuen ekarpenarekin honako bi maisu-eskolatan ere lagundu duzue: tuba eta bonbardinoaren master class bat, lehenik, Valentziako Orkestra Sinfonikoaren solista eta nazioarteko bakarlaria den David LLacer Sireol jaunarekin, eta bestea klarinetearena, David Salinasek irakatsia. Era berean, “Harreman abestua” izeneko Musika eta Medizina ikastaroa antolatzen lagundu dugu, berau Juan Bosco doktorearen eskutik, lesioen inguruan jabetzea eta aurrezaintzea sustatzeko asmotan.

Halaber, zuei esker kontserbatoriorako materiala eskuratuko dugu: orain bi urte bandarentzat erositako martxa-atrilei beste hainbat gehitu behar izan diegu, gaur egun kanpoan jotzeko ezinbestekoak.

Urtero Guraso Elkarteak bere gain hartzen du kontserbatorioko ikasketak amaitzen dituzten ikasleentzako orla egitea. Honekin batera bertatik pasatu izanaren oroigarri bana ematen diegu. Aurten maiatzaren 19an banatuko ditugu, Bakarlarien Kontzertuan, hain zuzen ere. Gonbidatuta zaudete.

Aurten aipatutako kontzertua grabatzeko asmotan dabilen Mikel Piris irakasleak ere gure laguntza jasoko du. Grabaketa hau (orkestra eta bakarlarien bideoekin) zuokin guztiokin partekatuko dugu kontserbatorioaren bitartez. Halaber, zuen esku jarriko ditugu argazki batzuk, partehartzaileren batek oroigarri pertsonalizatuagoa nahi izatekotan.

Hau guztia zuei esker. Bide batez, bazkide guztiei gogoratu nahi dizuegu gure elkartearen kudeaketa ekonomikoaren berri ezagutu nahi izanez gero, hainbat bide daukazuela, hala nola, gure blogaren bitartez argitaratzen ditugun txostenak kontsultatuz, laster egingo dugun Ohiko Batzar Nagusian ematen dugun informazioaren bitartez eta, nahi duzuen momentuan, gurekin posta elektronikoz edo blogean aurkituko dituzuen gure arreta orduetan kontsultatuz.

Eta, besterik gabe, agur esaten dizuegu, Guraso Elkartearen zuzendaritza batzordean parte har dezazuen animatuz.

Agur bero bat

Guraso Elkartea

 

 

Acerca de AMPA

Dejar un Comentario

Tu dirección de correo no será publicada. Los campos marcados son obligatorios *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>