Sábado, 22 septiembre 2018
Inicio » Información » 2017-2018 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia, «Instrumentu nagusia (biolina)»

2017-2018 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia, «Instrumentu nagusia (biolina)»

2017-2018 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia, «Instrumentu nagusia (biolina)»

Nork eskaintzen du?:

Lehiaketa:
2017-2018 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia, «Instrumentu nagusia (biolina
Lanpostua:
Musika irakaslea, «Instrumentu nagusia (biolina)»
Plaza-kopurua:
1 (izengaien zerrenda osatuko da)
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Titulazioa:

Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduatua, lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak.

Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontutan hartuko dira baita ere derrigor titulua ez duten hautagaitzak, beti ere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz beti ere.

Aurrez aurrekoa:

Hirugarrena.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek izena online sistema baten bitartez eman beharko dute, eta Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegira agiri hauek bidali beharko dituzte, laugarren atalean aipatzen den epean:

– Indarrean dagoen NAN, AIZ edo Pasaportearen kopia.

– Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.

– Irakaskuntza-proiektua, barne hartzen dituelarik nahitaez deialdi honen helburu den materiaren konpetentzia, eduki, metodologia eta ebaluaketari dagozkien ohiko eduki eta atalak, bere izaera eta eskola orduak kontutan hartuz.

– Curriculum vitae-a.

Musikenek hautagaiei aurkeztutako merituen froga dokumentala eska diezaieke.

Lehiaketa amaitzerakoan, hautatua izan den hautagaiak zinpeko aitorpena eman beharko du bateraezintasun arrazoirik ez duela adieraziz, beste jarduera publikoren bat egiten duen kasuan edo nolabaiteko pentsioa jasotzen badu.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

Prozedura honetan parte hartzeko eskaera 2018ko martxoaren 2a arte gauzatu ahal izango da. Musikeneko webgunean egun horietan eskura egongo den izen-emate orri baten bitartez egingo da (www.musikene.eus)

Hirugarren atalean aipatzen den dokumentazioa Musikenera bidaliko da epe berberean. Dokumentazio hori adierazitako epean jasotzen ez bada online egin den izen-ematea baliorik gabe geratuko da. Hautagaitzak ez dira hortaz, baliozkoak izango dokumentu guztiak jasotzen ez diren bitartean.

Dokumentazioa bidaltzeko aukerak:

– Posta elektronikoz helbide honetara: seleccion.profesorado@musikene.eus

– Posta ziurtatuz behean azaltzen den helbide postalera. Kasu honetan postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko edo baztertzeko.

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia

Irakasleak Hautatzeko Prozedura, 2017-2018

Europa plaza, 2

20018 Donostia

Acerca de AMPA

Dejar un Comentario

Tu dirección de correo no será publicada. Los campos marcados son obligatorios *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>